Pasa den ekainaren 6tik ospakizunetan dabiltza Leioako Kurkudi Kultur Taldeko kideek. Izan ere, orduan 25 urte bete ziren Kurkudi Leioako herriko taberna berria zabaldu zutela. Ordutik hona hamaika ekitaldi egin dituzte urtemugaren harira, poesia, umore ikuskizunak, umeentzako jolasak, grafittiak, txotxongiloak, argazki erakusketak, pintxo txapelketak, herri bazkariak edota pasa den larunbatean egindako txarriboda ez direla falta izan. Musika ekitaldiak egon badira ere, inoiz ez daude soberan eta hori dela eta urtemuga Petti abeslariaren kontzertuarekin itxiko dute bihar, ostirala, Kurkudi herriko tabernan bertan. Iluntzeko 20:30etik aurrera, diaporama, argazkiak eta askaria izango dira Plaza Gorrian. Ondoren, 22:00etan hasiko da Juan Luis Perez Mitxelena "Petti" musikari beratarraren kontzertua. Argazkian, biharko kartela.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!