Abenduaren 15ean hasiko da "Euskaldunon Egunkaria"-ren itxierari buruzko epaiketa Javier Gomez Bermudez Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak jakinarazi eta "
Berria" kazetak zabaldu duenez.
Atzo baieztatu zuten data baino egun bat beranduago, beraz. Madrilen izango da, Espainiako Auzitegi Nazionalean. Lehen egunean (asteartea) goizez eta arratsaldez egingo dituzte saioak auzitegian, eta hurrengo egunean jarraituko dute, goizez. Ondoren, urtarrilera arte atzeratuko dute. Hala ere, epaimahaiak ez du egunik zehaztu. Lehendabizi bost auzipetuak hartuko dituzte: Xabier Oleaga Erandioko semea, Martxelo Otamendi, Iñaki Uria, Txema Auzmendi eta Joan Mari Torrealdai. Ondoren izango da preso dauden lekukoen txanda, beste lekukoena... Argazkian, azaroaren 11n,
Egunkaria auziaren inguruko hitzaldia eman zuen Algortan Otamendik,
Bizarra Lepoan euskara elkarteak antolatuta.