Bihar, ostirala, "Vomito Social" izenez 1984an Irunen sortutako
Vomito punk talde mitikoak Leioan joko du. Arabako Izarra herriko
Urkarock jaialdiak antolatuta, kontzertua Leioako Udondo gaztetxean burutuko da eta aipatutako Vomito taldeaz gain Dale ke Aun Respira (
D.A.R.) Uribe Kostako talde gazteak ere joko du. Hitzordua, iluntzeko 8:30ean jarri dute eta sarrera gaztetxean bertan eskuratu ahal izango da bost eurotan. Vomitok bi maketa, lau disko, bideo bat eta bi single grabatu zituen bere lehenengo hamar urtetan. Baina, 1994an Victor abeslaria gaixotu zenetik taldea aldaketaz aldaketa ibili zen. 1995ean makina bat abenturen ostean "La circulacion en el laberinto" haien azken diskoa grabatzea lortu zuten. Handik egun batzuetara, Victor hilko zen. Vomitok oraindik beste hiru urte emango zituen oholtzen gainean, 1998an agurra emateko. Hamar urte beranduago, iaz, berriz, 1985 eta 1996ko zuzeneko abestien bilduma argitaratu eta oholtzetara bueltatu ziren. Argazkian, Vomito Irunen pasa den otsailean / cc-by-nc
Jon Iraundegi.