Kale erasoa egin dute gaur goizaldean Aiboako metro geltokian, Algortan. Eusko Jaurlaritzaren
Herrizaingo Sailak zabaldutakoaren arabera, hiru ezezagunek erregaia isuri dute txartel makinetan zein ikuskatzailearen bulegoan eta su eman diete ondoren, 2:45 aldera. Dena dela, ez da inor zauritu, une horretan geltokia itxita baitzegoen.
Metro Bilbao garraio enpresak prentsa ohar baten bidez azaldu duenez, erasoaren ondorioz "kalte handiak" izan dira metro geltokian. Hori dela eta, geltokia itxi behar izan dute, eta zerbitzu osoan atzerapenak izan dira goizean. Orain, baina, trenak normal dabiltza berriro. Hala ere, itxita dago Aiboako metro geltokia. Rodolfo Ares Herrizaingo sailburuak geltokia bisitatuko du 10:30ean. Algorta eta Markinako –bertan autobus bat erre dute ezezagunek– erasoak gaitzestearekin batera, "terrorista-ikasle hauek" atxilotu eta kartzelatu egingo dituztela adierazi du,
Eitb.com agerkari digitalak zabaldu duenez. Argazkian, kiskalita geratu da ikuskatzailearen bulegoa. Irudi gehiago ikusteko,
sakatu hemen.