Urterik urtera arrakasta gehiago duen ekintza bihurtu da azoka hori. Joan den urtean, adibidez, azken markak apurtu ziren, 600 lagun baino gehiago bildu ziren Euskal Etxeen plazan, eta objektu guztien artean 1.186 kilo batu ziren. Kopuru hori osatzen duten objektuen artean mota askotakoak ikusi ahal izan ziren, horien artean, liburuak, jokoak, armairuak, bizikletak, telebistak edota oheak. Horiek guztioriek oso egoera onean ziren, gainera.
Azokan bertan Ekotaldeetako Leioako haur eta gazteak izaten dira lanean, beti Solasguneko hezitzaileengatik lagunduta. Lan talde hori 10 eta 20 urte bitarteko gazteek osatzen dute, eta beren eginkizuna Hezkuntza Sailetik antolatutako Herrigune programaren barruko ekintza guztien diseinuan, prestaketan eta garapenean laguntzea da.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.