Espainiako Vuelta Getxora ekartzeko mozioa onartu dute

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko aza. 27a, 15:25
PSE-EEko zinegotzien laguntzaz mozioa "gehien osoz" onartu ostean, agudo iragarri du PPren prentsa bulegoak "Getxo 2011ko Espainiako Txirrindularitza Vuelta bertan hasi edo amaitzea eskatuko duen lehenengo udalerria" izango dela. EAJk eta Ezker Batuko Manuel Basanta zinegotzi berriak, aldiz, aurka bozkatu dute. "Batzuetan busti beharra dago, bainua freskagarria izango dela badakigulako", Jesus Toca Getxoko PPko ordezkariak adierazi duenez. Popularren arabera, "dirua suposatuko duen arren, turismoa, ostalaritza eta merkataritza sustatzeko balioko du"; baita "Getxo nazioarte mailan ezagutzera emateko" ere. Gauzak horrela, Javier Guillen Espainiako Txirrindularitza Vueltako zuzendari nagusiak Europa Press-i adierazi dionez (espainolez), Getxoko Udalbatzaren adierazpena "oso albiste positiboa da, Vuelta maite duten lekuetara heltzen baita soilik". Hala ere, horrek ez du esan nahi gaurko osoko bilkurako erabakia gauzatuko denik. Izan ere, EAJk buru duen Udal Gobernuak beti defendatu du udal batzarretan onartutako mozioak ez direla "bete beharrekoak". Argazkian, uztailaren 31n, San Inazio egunean jokatu ohi den Getxoko Zirkuitua jarri du udalerrian dagoen bizikleta zaletasunaren "eredu" Getxoko PPk.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun