Pariseko Apelazio Auzitegiak Aitor Artetxe algortarra, Itziar Plaza bilbotarra eta Andoni Sarasola lesakarra Espainiara eramatea erabaki du, Auzitegi Nazionalean epaitzeko, Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak
Etengabe bitakoraren bitartez jakinarazi duenez. Hala ere, Frantzian erakunde armatuko kideak izateagatik zabalik dituzten sumarioak burutu arte ez dituzte Espainiara eroango. "Aitorren kasuan, Espainiako Auzitegi Nazionaleko Pedraz epaileak emandako euro-aginduari erantzuten dio Frantziako Auzitegiak. 2008ko maiatzaren 19an Areetako
Abrako Errege Itsas Klubaren aurkako erasoan parte hartzea leporatzen diote. Horretarako, atxilotuek Espainiako poliziaren etxean egindako deklarazioetan oinarritzen dira, hau da, inkomunikazioan eta torturapean sinarazitako deklarazioetan", azaldu errepresioaren kontrako erakundeak. Artetxe Frantzian preso dago
abenduaren 8an atxilotu zutenetik. Argazkian, Artetxe eta Uribe Kostako beste bost lagun atxilotu zituzteneko mobilizazioa Algortan.