"Uribe Kostan txikizioa geldiarazi!" lelopean, jardunaldiak antolatu ditu ondorengo egunetarako Lurralde Zati Planaren (LZP) aurkako asanbladak. Horrenbestez, larunbat honetan, azaroak 28, emango diete hasiera ekimenei: 20:00etatik aurrera, Estricnina, Gaurko eta Delirium Tren Ez igoko dira Itzubaltzeta gaztetxeko agertokira. Igandean, berriz, bideo emanaldia izango da, 19:00etan, lehen aipatu gune autogestionatuan. Azkenik, astelehen eta astearterako, hitzaldi bana antolatu dute, biak ala biak 19:30ean. Bata, Plaza Beltzak ireki berri duen liburutegian egingo dute, Larrabasterrako Akilino Arriola kalean. Eta bestea, Villamonteko kultur etxean, Algortan. Bitartean, iganderako, LZPren obrak ikusteko bizikleta martxa deitu du
Sopelako Gazte Asanbladak, bertan egiten ari diren
Gaztetxe Astearen ekitaldien barruan. 16:30ean abiatuko dira, aipatu herriko udaletxetik. Argazkian, martxoaren 28an, Algortako Sarrikobaso kaleko etxe huts baten fatxadan mural handi bat margotu zuten, etxebizitza eskubidea aldarrikatuz eta LZPren aurkako jarrera adieraziz / cc-by-nc
Gaztesarea.