Plentziako ezker abertzaleak elkartasuna eta babesa adierazi die A.P.B. herriko lagunari eta E.C.Z.-ri, pasaden ostiralean eraso homofobo baten biktima izan zirenak. Euskal Herriko Gay-les Askapenerako Mugimenduak (
EHGAM)
zabaldu zuenez, hilaren 20an, gauean, Bilboko Pelota kalean, elkarri laztanak egiten ari ziren bi gizon eraso homofobo baten biktima izan ziren. "Beste gizon batek eraso egin zien kuter batekin, aurpegian ebaki larriak eginez. Ondorioz, Gurutzetako ospitalera eraman zituzten, eta bertan jostura-puntu ugari eman behar izan zizkieten", azaldu zuen EHGAMek. Gauzak horrela, astelehenerako (hilak 30) deituta dagoen eraso homofoboen kontrako elkarretaratzearekin bat egin du Plentziako ezker abertzaleak. Kontzentrazioa 20:00etan izango da, Arriaga plazan. Argazkian, erasotuetako bat, kuterraren ebakia aurpegian / © EHGAM.