Krisialdi garaia gainditzeko
"Hamar urratsak" dekalogoa aurkeztuko diete bihar Itzubaltzeta / Romo eta Areetako auzokideei. Izan ere, ELA, LAB, EHNE, Hiru, EILAS eta ESK zentralek osatzen duten gehiengo sindikalak aipatu manifestuaren sinadura bilketa egingo du bihar, larunbata, Areetako Xake plazan. Hitzordua, goizeko 12etan jarri dute, eta Ipar Uriben zehar datozen asteotan egingo dituzten ekimenen baitan kokatu dute. Manifestuan, besteak beste, enplegu erregulazio espedienteak ez onartzea, lan baldintzetan berdintasuna sustatzea, prestazio sozialak ugaltzea, zerga politika erabat aldatzea, osasungintzan eta hezkuntzan inbertsioa handitzea aldarrikatzen dute sindikatuek, Deiane Arrieta eta Iratxe Azkue Ipar Uribeko
ELA eta LABeko kideek adierazi bezala (mp3) . Dagoeneko, ehunaka lagunek sinatu dute sindikatuen testua. Argazkian, gehiengo sindikalaren ordezkariak sinadura bilketen dinamika aurkezten, Areetako Inem bulegoaren aurrean.