Ailegatzearekin batera, legezkoa zen Etxeraten elkarretaratzean bildutakoei kargatzearekin mehatxatu zieten ertzainek, Madrilek emandako zigorgabetasuna tarteko. Gauzak horrela, eta inguruan zeuden umeak, aitite-amamak eta abar kontuan hartuta, auzokideek atzerantz egin zuten, Getxoko Komiki Azokaren Manga guneraino, Kolas plazaraino. Bertan, elkarretaratzea bukatu eta disolbatu egin ziren arazorik gabe, nahiz eta minutu batzuk beranduago Ertzaintzako Brigada Higikorrak, armak eskuan, berrogei metro aurrera egin eta Bastillako hartzea eszenifikatu zuen, marrazki onak baina gidoi txarra zuten AEBetako 90. hamarkadako komikietan bezala.
Gidoilarien koherentzia hutsa nabarmentzeko, aipatu behar da ertzainek "Kitxu"ren aldeko pankarta bere horretan utzi bazuten ere, Espainiako gorputz polizialen batek (Guardia Zibila, Polizia Nazionala edo Ertzaintza, auzokideek ez dakite zein izan zen), Lope de Vega kalean Joxe Etxeberria Sagastume "Beltza" eta Jon Pagazaurtundua Isusi "Pagaza" oroitzen zituen errotulua erauzi zuen atzo, beren heriotzaren 36. urtemugaren bezperan.
Bestalde, azken ostiralean, 34 gazte atxilotuen askatasuna aldarrikatzeko eta presoen senideei elkartasuna adierazteko ehunaka lagun bildu ziren eskualdean. Besteak beste, Algortan 125 pertsona batu ziren antolatzaileek emandako datuen arabera. Leioan 64 izan ziren, Erandion 60, Berangon 44, Urdulizen 16 eta Lemoizen 14.
Koska irratiak plazaratutako bideoa:
Daniel Portero Dignidad y Justicia talde ultraeskuindarraren presidente eta abokatuak eskatuta, Fernando Grande Marlaska Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak Iñaki Gonzalo Casal