Astelehen honetan, azaroak 30, San Andres eguna ospatuko dute Barrikako Goierri auzoan. Goizeko 11etan hasiko da meza nagusia, San Andres elizan. Ondoren, ohorezko aurreskua dantzatuko da. Hori bukatu ostean, bertso saioa eskainiko dute Xabier Amurizak eta Onintza Enbeitak. Azkenik, eguerdiko 12etan, Juan Jose Ezpeleta alkate barrikoztarrak Ander Deuna kultur aretoa inauguratuko du ofizialki. Lokala elizaren ondoan dago kokatuta. Sopelan ere
bihar bertan inauguratuko dute Kurtzio kultur etxea; baita San Andres eguna ospatu ere. Azken horretarako, zenbait ekitaldi antolatu ditu Udalak, San Andres elizan eta inguruetan. Meza eguerdiko 12etan izango da. Ondoren, ohorezko aurreskua dantzatuko dute, eguerdiko 12:45ean. Azkenik, hamaikatakoa eta erromeria izango dira, 13:00etan. Bertaratzeko eta herrigunera itzultzeko autobus zerbitzua jarriko du tokiko erakundeak. Goizeko 11:15ean abiatuko da, Urbaso kafetegi aurreko geltokitik. Argazkian, San Andres egunean baselizan batzen dira sopeloztarrak / © Sopelana.net.