Lehengo ostiralean Manex Zubiaga Algortako euskal preso politikoa Soto del Realetik (Madril, Espainia) atera eta Madril probintzian dagoen Estremerako espetxe berrira eraman zuten, Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak gaur
Etengabe bitakoran zabaldu duenez. "Aste buru honetan bere etxekoak berarekin bisitan izan dira eta oraingoz 'ingreso' moduluan zegoen, baina aste honetan modulu batera pasako dutela esan zien", azaldu du errepresioaren kontrako tokiko erakundeak. Zubiagarekin batera, Ismael Berasategi preso politiko urretxuarra eta Unai Frias gatibu barakaldoarra ere eraman zituzten Sototik Estremerasera. Aipatu kartzela 2008ko uztailean inauguratu zuten, eta basamortu baten erdian kokatuta dago, Getxotik 476 kilometrotara. Argazkian, Manex Zubiaga
urrian eraman zuten Frantziatik Soto del Realera / ©
Espainiako Polizia Nazionala.