Bertsolari txapelketako finalerako bi sarrera zozketatuko ditu Berbotsek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko aza. 30a, 18:11

Maialen Lujanbio nagusitu zen atzo, igandean, Donostiako belodromoan jokatu zen Bertsolari Txapelketa Nagusiko azken finalaurrekoan, 6.000 bertsozaleren aurrean. Gauzak horrela, atzoko saioarekin finkatu dira abenduaren 13ko finalean Andoni Egañarekin batera abestu duten zazpi bertsolariak. Bizkaitar eta emakume bana izango dira bertan: Unai Iturriaga durangarra eta Maialen Lujanbio bera, alegia. Amets Arzallus, Aitor Mendiluze, Jon Maia, Aitor Sarriegi eta Sustrai Colinak osatuko dute Barakaldoko BECeko oholtzako bertso koadrila. Gauzak horrela, Berbots Erandion Euskaraz! elkarteko kideek finalerako bi sarrera zozketatuko dituzte, txapelduna zein izango den asmatzeko asmoz kinielatxoa bidaltzen dietenen artean. Abenduaren 9a izango da horretarako azken eguna, eta hurrengo egunean egingo dute zozketa, arratsaldez. Parte hartu nahi duten guztiek mezua idatzi beharko dute, berbotserandio[abildua]telepolis.com e-posta helbidera. Irabazleari e-postaz jakinaraziko diote. Bestalde, Berbotsek abenduaren 18rako, ostirala, antolatu du Erandioko aurtengo bertso-jira. 20:30etik aurrera, Altzagako La Plaza tabernan hasita, Fredi eta Xabi Paya arituko dira bertsotan, eta Roberto Etxebarria eta Kepa Arrizabalaga trikiti doinuak eskaintzen. Argazkian, iaz Sustrai Colina eta Amets Arzallus bertsolari lapurtarrek abestu zuten Erandioko bertso-jiran.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun