Algortako Etorbidetik Satistegi kalera arteko zatia bi egunez itxiko dute

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko aza. 30a, 20:13

Horniketa sarean aurkitutako ur-ihesa konpontzeko lanak direla eta, bihar, asteartea, Algortako Etorbidetik Satistegi kalera sartzeko bidea zarratuta geratuko da ibilgailuentzat, Getxoko Udalak prentsa ohar bidez jakinarazi duenez. Goizeko 8:30etik aurrera itxiko dute eta, tokiko arduradunen iritziz, bi egunez egongo da horrela. Satistegiko 1, 3, 5, 7 eta 9 zenbakietako etxeetara eta Torrene kalera sartzeko, Karitate eta Erribera kaleetatik joan beharko dute, beraz, auzokideek. Hartara, kontu handiz ibiltzea eskatu dute Satistegi kaleko azken zatiak bi noranzko izango baititu, lanak amaitu bitartean. Argazkian, herrilanak udalerriko beste toki batean.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun