Arkotxa kalean arrapala mekanikoa jartzea eskatu berri du
Getxoko PPk, Aiboako metro geltokitik udaletxe ingurura doan aldapa libratzeko. "Udal instalazioetara iristea errazteaz gain, justizia jauregira, Aldundiko Ogasun bulegoetara, San Inazio herri ikastetxera, Udaltzaingoaren komisariara eta Jesusen Bihotzaren Udal Egoitzara heltzen lagunduko luke azpiegiturak", Marisa Arrue tokiko popularren bozeramaileak adierazi duenez. Getxoko PPren arabera, "milaka" erabiltzaileri mesede egingo lioke arrapalak, metroaren erabiltzaileak eta auzokideak tartean. Villamonten eta Bidezabalen horrelako azpiegiturak egon badaudela gogoratu du Arruek. Gauzak horrela, Espainiako Gobernuaren tokiko erakundeei laguntzeko funtsaren 2010erako subentzioen artean, Arkotxa kalean arrapala mekanikoa jartzeko proiektua aurkeztea eskatu diote
Getxoko Udalari popularrek. Argazkian, 2009an hainbat lan egin dituzte edo egiten ari dira, Espainiako Gobernuak emandako diruarekin.