España y Libertad plataforma ultraeskuindarrak Suitzako herria zoriondu egin du, erreferendumaren bidez
meskitetako minareteak debekatu dituztelako. Talde ultraeskuindarren aburuz, Suitzako musulmanei ezarritako debekua "askatasunaren aldeko apustu ausarta" izan da. Era berean, España y Libertad-ek gogoratu du musulmanen kopurua nabarmen igo dela Suitzan azken urteotan eta egun 440.000 direla, biztanleriaren %5,8. EyL-k maneiatzen dituen balizko proiekzio estatistikoen arabera 2040an, suitzarren %70 musulmana litzateke. Horregatik, emakumeek eta homosexualek bizi lezaketen balizko egoera aitzakiatzat jarriz islamiarren aurkako "alerta" piztu du talde ultraeskuindarrak. España y Libertad elkarteko buruzagia Yolanda Couceiro Morin da. Couceiro Morin Falange Vascako diruzain ohia, Frente Democratico Español alderdiko hautagai ohia eta
MinutoDigital.com-eko zuzendaria da. Couceirok hainbat bider bisitatu du Getxo eta Leioako campusa, besteak beste, Gotzone Mora, Edurne Uriarte, Marisa Arrue, Maria Dolores De Cospedal edo Imanol Landa Getxoko alkatearekin batera agertuz. Argazkian, Yolanda Couceiro Morin / © Absurda Revolucion.