Iaz bezala, Areetako Xake eta Itzubaltzeta / Romoko Santa Eugenia plazetan izan da azoka. Azken kokapen horretan Manga Gunea egon da eta, nahiz eta bere hirugarren ekitaldia izan jende ugari bildu da bertan gero eta ospe handiago lortzen ari den genero horrez gozatzeko asmotan.
Bestalde, gonbidatutako egileak azokaren ardatz nagusienetariko bat dira urtero. Aurten 30 sortzaile baino gehiago bildu dira Areetan eta mahai-inguruetan, hitzaldietan eta argitaletxeen aurkezpenetan parte hartu dute, sinatze-txandak ahaztu gabe. Azken horietan zale asko bildu zen egileen sinadurak eta marrazkiak lortzeko. Aurtengo gonbidatuen artean, honako artista hauek gailendu behar dira: Dave McKean, David Lloyd, Mark Buckingham, Paco Roca, Salvador Larroca, Pascual Ferry, Víctor Santos eta Mauro Entrialgo, besteak beste. Horiez gain, Purita Campos eta Juan Carlos Eguillor eskarmentu handiko artistak egon dira azokan, omenaldia egin baitzieten bere jarduera luzea saritzeko.
Erakusketak
Ohikoa denez, erakusketa garrantzitsuak izan dira Azokan. Horrela, Areetako Xake plazako karpan omenaldia jasoko duten artisten atzera begirako erakusketak egon dira ikusgai. Halaber, Paco Rocaren eta Jack Mircalaren lanak eta Injuve 2009 Komiki eta Ilustrazio erakusketa eta Pluton BRBN.E.RO telebista saila ospetsuan oinarritutako komikiaren erakusketa ere ikusi ahal izan dira azokan. Azkenik, Euskal Ilustratzaile Elkarte Profesionalaren eskutik (EIEP) "El Balanzín" aldizkariaren erakusketa izan da eta elkarte horren egileek beren lanak erakutsi dituzte Getxoko zenbati aretoetan.
Mangaren gunea
Azkenik, Manga Guneari dagokionez, jarduera egitarau anitza egon da. Bertan lehiaketak (mozorroak, karaoke…), mahai-inguruak eta beste ekitaldi asko izan dira Bizkaiko zenbait manga elkarteren eskutik. Horiez gain, Japoniako kaligrafia eta ikebana (ekialdeko lore apainketa) tailerrak eta kimono erakustaldi bat egon dira Santa Eugenia plazako karpan.