Ander Deuna kultur aretoak ateak ireki ditu Barrikan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko abe. 1a, 12:38

Ander Deuna kultur aretoa ofizialki inauguratu zuten atzo, azaroaren 30ean, Barrikak San Andres jaia ospatu zuen egunean, hain zuzen. Lokala Goierriko elizaren ondoan dago kokatuta. Ander Deuna aretoa herriko kultur elkarte eta aktibitateen topagune berria izango da, udal iturriek adierazi dutenez. Atzoko egunean, meza nagusiaren ostean, ohorezko aurreskua dantzatu zen eta bertso saioa egon zen, Xabier Amuriza eta Onintza Enbeita bertsolarien eskutik. Barrikako herritar ugari gerturatu zen aurkezpen ekitaldira, nahiz eta eguraldia oso kaskarra izan zen. Argazkian, Ander Deuna kultur aretoaren inaugurazio ekitaldia.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun