Esther Ferrer (Donostia, 1937), 2008ko Arte Plastikoen Espainiako Sariaren irabazlea, berak bakarrik zein ZAJ kolektiboaren (1996an desegina) partaide moduan eginiko performance-engatik da ezaguna. 1999ko Veneziako bienalean Espainia ordezkatu zuen bi artistetako bat da. Bere lanak Euskal Herria, Espainia, Frantzia, Alemania eta Danimarkako hainbat galerietan izan dira ikusgai; Madrilgo Reina Sofia tartean. Performance egile gisa ibilbide luzea du Esther Ferrer-ek. Espainiako eta atzerriko hainbat jaialditan hartu du parte. Besteren artean: Alemania, Italia, Suitza, Belgika, Frantzia, Danimarka, Norvegia, Ingalaterra, Holanda, Polonia, Eslovakia, Txekiar Errepublika, Hungaria, Amerikako Estatu Batuak, Kanada, Mexiko, Kuba, Tailandia, Japonia, Korea… Ikastaro ugari eskaini ditu unibertsitate eta Arte Eder eskoletan: Kanadan, Frantzian, Suitzan, Italia eta Espainian.
Kontakizun laburren sariak
Kontakizun labur solidarioen lehiaketa EHUko %0,7 Elkartasun Fondoak antolatzen du eta kontakizun laburren gaia elkartasuna eta giza eskubideak erlazionatuta egon behar du. Orotara, 40 kontakizun aurkeztu dira, haietatik 30 espainolez eta 10 euskaraz. Sariei dagokienez, 400 euro eman zaizkio espainolez zein euskaraz idatziko kontakizun onenaren egileari eta 200 euro akzesitei. Sarien banaketa abenduaren 10ean izango da, Nazio Batuek Giza Eskubideen Deklarazio Unibertsala aldarrikatu zuteneko urteurrenean.
Euskaraz aurkeztutako kontakizun laburren artean lehengo saria ex-aequo Juan Iturberen "Haizeak abestuko du nire istorioa" eta Marta Gaztañagaren "Aulkia eta itsua" jaso dute. Aipamena, Antonio Casadok aurkeztutako "Bukatu gabeko testu iruzkina" lanarentzat izan da.
Espainolez aurkeztutako kontakizun laburren artean, lehengo saria, "Cuando seamos grandes" lanak jaso du, Samara Ruizek aurkeztua. Bestalde, bi akzesit banatu dituzte: bata, Sergio Seoaneren "Una gran fiesta" kontakizun laburrarentzat; eta bestea, Simon Pierre Taulak aurkeztutako "La temible pregunta del ser" lanarentzat.