Gizon bat atxilotu dute Negurin edari alkoholdunen eraginpean istripua eragitea egotzita

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko abe. 1a, 18:24

Gidatzeko baimena berriki ateratako 49 urteko gizon getxoztarra atxilotu zuen atzo arratsaldean Getxoko Udaltzaingoak, Neguriko Regoyos biribilgunean izandako trafiko istripu batekin zerikusia zuelakoan. Alkohol-kontrola egin ondoren, litroko 0,98 miligramo zuela ikusi zuten tokiko poliziek, udal iturrien arabera, gidabaimen horretarako onartutako muga litroko 0,15 miligramokoa denean. Gauzak horrela, bide-segurtasuna arriskuan jartzea leporatu diote. Ikertzen ari diren arrazoiengatik, atxilotuak gidatzen zuen ibilgailuak biribilgune barruan ziklomotor baten kontra jo zuen. Talkaren ondorioz, motor-gidariak, 18 urteko berangoztarrak, zauri arinak jaso zituen eta anbulantzia batek erietxera eraman zuen. Argazkian, Getxoko udaltzain bat motor gainean.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun