Mendiko material azoka prestatzen dabiltza jada Plentzian

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko abe. 1a, 18:33

Abenduaren 15etik 22ra, bigarren eskuko mendirako material azoka izango da Plentziako Goñi Portal kultur aretoan, Joseba Sanchez "Matrako" oroitzen duen mendi taldeko lagunek antolatuta. Gauzak horrela, hilaren 10era bitartean eraman behar izango dira bertara salgai jarri nahi diren gauzak: kranpoiak, pioletak, sokak, mosketoiak, espresak, katu oinak, arnesak, kanpin dendak, motxilak, galtzak, zamarrak, betaurrekoak, liburuak, botak, eskiak, eskularruak, kamisetak, txapelak, bastoiak, erlojuak, altimetroak, ortobox-ak, aterkiak, argazki kamerak, labanak... Matrakokideek azaldu dutenez, "nahi duen guztiak ekar dezake mendiarekin erlazionatutako etxean daukan edozein gauza. Goñi Portalen uzten du, gero, guk bitartekari lana egingo dugularik bere materiala salmentan jarriz. Materiala dakarrenak jartzen die prezioa bere ondasunei". Saltzen ez diren gauzak abenduaren 23tik 28ra jaso ahal izango dituzte jabeek.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun