Euskararen Eguna ospatzeko ekitaldiak antolatu dituzte Sopelan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko abe. 1a, 18:59

Abenduaren 3ko Euskararen Nazioarteko Eguna dela eta, aste honetan zehar hainbat ekitaldi izango dira Sopelan, Uribe Kostako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak antolatuta. Aurretik izena ematea eskatzen zuten -amaitu da epea- jarduerak alde batera utzita, bihar, asteazkenarekin, “Euskal Herriko mitologiaren pertsonaiak” izenburuko hitzaldia eskainiko dute, gazte zein helduentzat, 19:00etan, Kurtzio kultur etxean. Ordu berean, baina Zipiriñe ikastetxeko gimnasioan, dantza tailer irekia izango da, Aiko taldearen eskutik. Ostiralean, berriz, “Euskal ipuinak” haurrentzako ipuin-kontaketa izango da, Kurtzion, 18:30ean. Azkenik, larunbatean, hilak 5, meatzarien joko eta jolasen jaia izango dute txikiek, Kulki taldearen eskutik, 12:00etatik 14:00etara, Udaletxeko plazan (euria bada, pilotalekuan). Eta, 20:00etan, Euskal Kantarik Onena (EKO) emanaldia egingo dute Kurtzion, 20:00etan. Hori bai, gonbidapenak aldez aurretik jaso behar dira. Bitartean, gaur Gorlizen egin behar zuten Izarren Distira lehiaketaren castinga bertan behera geratu dela jakinarazi du Euskara Zerbitzuak. Gazte gorliztarrek Urdulizko kultur etxean izango den castingean (bihar, abenduak 2, 17:00etan) parte hartuko dute, beraz. Argazkian, atzo ofizialki inauguratutako Kurtzio kultur etxeak hartuko ditu ekitaldi gehienak.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun