Etxeratek argi esan nahi dugu, espetxe politikaren gogortze berri hau eraso global baten baitan kokatzen duela (intoxikazio mediatikoak, argazkien aurkako ehiza, Etxerat bera legez kanpo uzteko mehatxua...) eta horren aurrean, ukitu beharreko ate guztiak ukituko ditugu. Arartekoak, alor judiziala eta nazioarteko esparrua. Ez ditugu gure senide eta lagunak bakarrik utziko eta euren eta gure eskubideak defendatzen jarraituko dugu.
Euskal presoak etxera!
Azken asteko gertakariak:
Ostiraleko gertakariak:
- Ostiralean Oskar Calabozo aurrez aurrekorik gabe geratu zen Kordoban.
Larunbateko gertakariak:
- Granadan 2 aurrez aurreko bertan behera.
- Brievan 5 aurrez aurreko bertan behera.
- Puerton 9 aurrez aurreko bertan behera.
- Malagan aurrez aurreko bat bertan behera.
- Curtisen 5 aurrez aurreko bertan behera eta aurreko astean komunikazio greba burutu zuten.
- Alacanten aurrez aurreko bat bertan behera.
- Badajozen 5 aurrez aurreko bertan behera.
- Topasen 3 aurrez aurreko bertan behera.
- Ocaña II-n 3 aurrez aurreko bertan behera.
- Herreran 4 aurrez aurreko bertan behera.
Igandeko Gertakariak:
- Kordoban aurrez aurreko bat bertan behera.
- Brievan aurrez aurreko bat bertan behera.