Topaketek bi helburu nagusi dituzte, udal arduradunen arabera. Alde batetik, udalerriko boluntariotza sozialean lan egiten duten eta Gizarte Zerbitzuekin kolaboratzen duten elkarteentzako elkargunea izatea da asmoa. Une honetan 40 bat elkarte ari dira elkarlanean, tartean, familia, hirugarren adina eta ezintasunen alorrekoak. “Esparru horietan boluntarioak izatea guztiz beharrezkoa da”, gaur goizean Imanol Landa Getxoko alkateak adierazi duenez (mp3). Bigarren helburua, aipatu elkarteen bidez boluntarioak urte osoan udalerrian egiten duten lana goraipatzea da, "euren izaera altruistagatik eta desinteresatuagatik, eta batez ere besteon zerbitzurako egiten dutelako", tokiko agintariak aipatu duenez. "Nire ustez, lan hori ez da inoiz behar bezala goraipatzen, eta horregatik esker ona emateko egiten dena ez da inoiz nahikoa izango”, gaineratu du Landa. Bere ustez, Aipatu “erakundeek egiten dute lanaren osagarria izaten da" elkarteon jarduna.
Etengabe aldatzen
“Boluntariotzako berrikuntzak” aurtengo topaketaren leloari helduz, "etengabe aldatzen ari den gizarteari egokitzeko boluntariotza egiten ari den apustua eta esfortzuak" nabarmendu ditu alkateak. Azkenik, Landak getxoztarrei dei egin die boluntarioen elkarteekin kolaboratzeko, “ziur nagoelako kolaboratzeko gogoa ongietorria izango dela". "Argi dago gizarteak boluntarioak behar dituela, edozein mota eta esparrutakoak eta ezin da ahaztu boluntario izatea ona dela laguntza ematen duenarentzat, baita laguntza hori jasotzen duenarentzat ere", gaineratu duenez.
Bitartean, Gizarte Zerbitzuen alorrak FEGEVOLen lanaren alde egiten du, “uste dugulako onuragarria dela udalerri osorako lan egiten duten elkarteekin batera lan egitea”, Elena Coria zinegotziak zehaztu duenez (mp3). Une honetan 20 bat elkartek osatzen dute Getxo udalerriko Boluntariotza Erakundeen Federazioa; horien artean Gizatiar, Emakumeen elkartea, Apsoriaris, Bizkel, Avifes, Europark, Uribe-Kosta, Aspace, Urte Alaia eta Acambi izenekoek. Federazioaren ardatzak lan boluntarioaren zabaltzea, elkarteak sustatzea eta pertsona boluntarioak bereganatzea dira. FEGEVOLen buru Mercedes Garaikoetxeak azaldu duenez, “federazioak boluntariotzako dakartzan berrikuntza indartzaile eta positibo guztiak bere gain hartu eta laguntzen ditu: bide horretatik urteko topaketa hau bultzatzen du eta gauza dadin lan egiten du".
Ikusi gaurko prentsaurrekoa: