Igande honetan, abenduak 6, beteko dira 19 urte "Euskaldunon Egunkaria" sortu zutela.
Hilaren 15ean, berriz, euskarazko kazetaren itxierari buruzko epaiketa hasiko da, Espainiako Auzitegi Nazionalean. Gauzak horrela, domekan,
Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokan, Egunkaria auzia salatu eta auzipetuei babesa emateko ekitaldia egingo dute, "Azoka hustu, plaza bete" lelopean. 12:00etatik 12:15ak arte izango da elkarretaratzea, Durangoko Azoka ondoko plazan.
Egunkariaren Alde Kultur Elkarteak egin du deia, eta bat egin dute Gerediaga elkarteak -azokaren antolatzaileak-, Euskal Editoreen elkarteak, Euskal Idazleen elkarteak eta Galtzagorri elkarteak. Xabier Oleaga Erandioko semea, Martxelo Otamendi, Iñaki Uria, Txema Auzmendi eta Joan Mari Torrealdai epaituko dituzte auzi horren barruan, "ETAko kide izatea egotzita". AVTk 14na urteko zigorra eskatzen du bost akusatuentzat. Argazkian, azaroaren 11n, Egunkaria auziaren inguruko hitzaldia eman zuen Algortan Otamendik,
Bizarra Lepoan euskara elkarteak antolatuta.