Nafarroaren Eguna ere ospatuko dute bihar Algortan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko abe. 2a, 19:01

Euskararena ez ezik, Nafarroaren Eguna ere bada abenduaren 3a. Gauzak horrela, ohiturari jarraituz, hori ere ospatzera deitu du Algortako Gorrondatxe kultur elkarteak. Horrenbestez, bihar, osteguna, arratsaldeko 7etan jarri dute ordua, Amnistia tabernatik abiatuta, musikari, abeslari eta bertsolariek girotutako kalejira-poteoari hasiera emateko. Bitartean, Euskararen Eguna ospatzeko, hainbat ekitaldi izango dira eskualdean. Besteak beste, urtero bezala, aldez aurretik landu eta ikasitako abestiak trikitiaz lagunduta kantatzeko aukera izango dute Getxo udalerriko euskaltegietako ikasleek. Algortako Piper´s taberna irlandarrean izango da hori: goizeko 10etan, triki-kantu gosaria egingo dute; eta 17:30ean, kantu-kafea. Gorlizen, berriz, MariOlas eta bere ipuin zoragarriekin gozatzeko aukera ezin hobea izango dute 5 eta 10 urte bitarteko umeek, herri ikastetxean. 17:40tik 18:40ra izango da saioa. Lemoizen ere txikientzako ipuin kontaketa emanaldia izango da, Armintzako kultur etxean, 18:30etik aurrera. Argazkian, Nafarroako bandera Malmasinen, 2008ko urriaren 25eko Bizkaiko Nafarren Egunean / cc-by-sa Palazio.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun