San Juan Bautista abesbatza Leioan sortu zen 1968an, Jose Ignacio Sarriaren eskutik. 40 urte hauetan hainbat kontzertu eman ditu Euskal Herrian, Espainian eta Europan zehar, eta garrantzizko orkestra eta zuzendariekin kolaboratu egin du, Estatu mailan erreferentziazko abesbatza izatera heldu arte. Hainbat disko grabatu ditu eta, Basilio Astulezen esku, nazio zein nazioarteko sarien zerrenda luzea du. 2008an Leioako Musika Eskolarekin bat egin zuen abesbatzak. Egun, Leioa Kantika Koralean egondako 25 gaztek osatzen dute.
Azken sariez gain, orain dela gutxi, Ejea de los Caballeros-eko abesbatzen lehiaketaren 39. edizioan irabazle suertatu ziren leioaztarrak. Bertan, zortzi abesbatzek parte hartu zuten: Katalunia, Valentzia, Aragoi, Madril, Kanariar Irlak eta Euskal Herrikoak hain zuzen ere. Leioako abesbatzari puntuaziorik handiena eman zion epaimahaiak; Teatro de la Villan batutako entzuleek ere.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.