Gaur goizean, abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Egunean, euskarara, galegora eta katalanera itzuli du bere burua
Tuenti sare sozial espainolak. Orain dela urte batzuk
Facebook-ek egindako ibilbide bera egin du beraz, Tuenti. Sare estatubatuarrean gertatu bezala, komunitate euskaldunaren aldarrikapena izan da aldaketa egiteko faktorerik erabakigarriena, Tuentiren kasuan erabiltzaile galego eta katalanekin egindako elkarlana bilakatu dena. Guztira, 18.000 bat internautek aldarrikatu zuten hiru hizkuntza horietan zerbitzua jaso ahal izatea eta gaurkoan "Estatuko edozein hizkuntza ofizialetan" zerbitzua emango duela iragarri du Tuentik. Bestalde,
Sustatu.com-ek zabaldu duenez, oraindik hainbat akats daude itzulpenetan, eta euskaldunen %10 baino ez dute zerbitzua euskaraz erabiltzeko aukera oraingoz. Tuentik, baina, itzulpenak zuzentzen eta arazoak konpontzen ari direla erantzun ditu kritikak.