Eskumaldeko
LAB sindikatuak Sopelako Udalarentzat lan egiten duten
13 garbitzaileen protesta sostengatuko du bihar 13:30ean, udaletxearen aurrean. Izan ere, bizi duten "bazterketa bidegabe eta iraingarria" dela eta, pasa den azaroaren 20an mobilizatzeari ekin zioten Sopelako Udalak azpikontratatutako Cespa enpresaren langile horiek. Hiru urte enpresarentzat lan egin ostean, beste udaletan diharduten enpresa bereko beharginek kobratzen dutenaren erdia jasotzen dute hilaren bukaeran eta horren arrazoia minusbaliatuak izatea delakoan daude. Aurretik, sindikatu abertzaleak beste hitzordu bat jarri du toki berean. Azken urteotan Ipar Uribe eskualde handian darabilen "Euskal presoak Euskal Herrira! Euskal presoak lantokietara!" dinamikaren barruko hileko lehenengo ostiraleko elkarretaratzea, hain zuzen ere. Hitzordua goizeko 12:30ean izango da eta presoez gain Jon Anza militante desagertuagatik ere galdetuko dute. Argazkian, Leioan pasa den azaroaren 6an egindako elkarretaratzearen irudi bat.