Bestalde, Efek jakinarazi duenez, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak Garcia Nicolas epailea espedientatu du "kale bortizkeriarekin lotutako beste kasu batean" epaia ateratzen berandutzeagatik. Beste sumarioan, urte t'erdiko atzerapena izan zuen. Hemen, berriz, auziperatuek 25 hilabetez itxaron behar izan dute.
Auziperatuen egoera:
• Ibon Goitia Bereikua (Lekeitio), 5 urteko zigorra (eskaera: 8 urte).
• Iker Legarra Gorostola (Aulesti), 5 urteko zigorra (eskaera: 8 urte).
• Mikeldi Zenigaonaindia (Aulesti), 5 urteko zigorra (eskaera: 8 urte).
• Mitxel Zenarruzabeitia (Aulesti), 5 urteko zigorra (eskaera: 5 urte).
• Xabier Erkiaga Goikoetxea (Lekeitio), 5 urteko zigorra (eskaera: 5 urte).
• Erika Bilbao Barcena (Erandio), aske (eskaera: 8 urte).
• Jon Akarregi Gallastegi (Lekeitio), aske (eskaera: 5 urte).
• Gaizka Likona Anakabe (Lekeitio), aske (eskaera: 5 urte).
• Urtzi Etxebarria Aierdi (Donostia), aske (eskaera: 5 urte).