Pasa den asteazkenean
auto batek Unben harrapatu zuen txirrindularia hil egin zen atzo arratsaldean Gurutzetako ospitalean. Eusko Jaurlaritzako
Herrizaingo Sailak zabaldu duenez, 36 urteko txirrindulari bilbotarra harrapatu zuen ustezko gidaria atxilotu dute dagoeneko. Atxilotutako gizonak biktimaren adin berbera du eta arduragabekeria larria egotzi diote. Gainera, estupefazienteak antzemateko probari uko egiteagatik ere auziperatuko dute. Ezbeharra asteazkenean gertatu zen, arratsaldeko 14:50ak aldera gertatu da, Erandion, Unbe parean, BI-2704 errepidean. Ertzaintzaren arabera, Plentziako norabidean zihoan Renault Megane Scenic autoak beste errailera igaro eta txirrindularia zapaldu zuen. Kolpearen ondorioz, ziklista zauri larriekin eraman behar izan zuen anbulantzia batek Gurutzetako ospitalera, eta bertan hil zen atzo. Argazkian, pasa den azaroaren 22an mila bat txirrindularik parte hartu zuten bizikleta zaleen eskubideen aldeko lasterketa zikloturistan.