Txotxongilo tailerra izango da ostegunean Barrikan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko abe. 4a, 14:27

Ostiralero Barrikako liburutegian (Txintxilandia, 2) egiten ari diren irakurketarako animazio tailerrak abenduaren 10ean (osteguna) amaituko dira. Programak hurrengo urtera arte agur esango du, txotxongilo tailerraren bitartez. 18:30etik 19:30era egingo da. Aktibitate hori Barrikako 6 eta 12 urte arteko haur eta gazteei zuzenduta dago. Bi egun geroago, hilaren 12an, Korri eta Xalto pailazoek “Show berria prestatzen” bere ikuskizuna eskainiko dute udaletxe barrikoztarrean, Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko (abenduaren 3an). Ekitaldia eguerdiko 12etan jarriko dute abian. Ikuskizunaren aurretik Gabonetako Postal Lehiaketako sari banaketa egingo da. Argazkian, urriaren 15ean ipuin kontaketa saioa egin zuten Barrikako liburutegian.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun