Hiru lagun atxilotu dituzte udan Azkoitian hilik agertutako erandioztarraren heriotzarekin zerikusia dutelakoan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko abe. 4a, 16:35

Ertzaintzak hiru lagun atxilotu ditu, abuztuaren 6an Azkoitian hilik agertu zen 60 urteko Erandioko gizonaren heriotzarekin zerikusia izan dezaketelakoan. Gipuzkoako udalerriko Madariaga auzoko Bide Gorri leizean topatu zuten hilotza, lona batean bilduta. Ikerketaren iturriak aipatuz, atxilotuak gaur epailearen aurrera eramango dituztela zabaldu du Efe albiste agentzia espainolak. Hilketaren zergatia "kontu-garbitze bat" litzateke, gaineratu duenez. Eusko Jaurlaritzaren Herrizaingo Sailak berak onartu du "hainbat atxiloketa" izan direla, baina ez du datu gehiagorik eman, "epaileak sumarioa isilpean jarri duelako". Efe-ren arabera, "drogarekin lotutako delituengatik aurrekariak" zituen abuztuan hilik aurkitutako erandioztarrak. Ekainean salatu zuten desagertuta zegoela.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun