
Gaur hasita eta igandera arte, 60 artista gaztek erakutsiko dituzte euren lanak Getxoarte 2009 erakusketan. Ekimen horren helburu nagusia Euskal Herriko arte plastiko eta ikus-entzunezko sorkuntza berria bultzatze da,
Getxoko Kultur Etxeko iturriek zehaztu dutenez. Ohi bezala, erakusketa Areetako Xake plazako karpan kokatuko da. Bertan, bisitariek hainbat motatako lanak izango dituzte ikusgai: pinturak, argazkiak, marrazkiak, grabatuak eta ikus-entzunezkoak, besteak beste. Aretoaren ordutegia honako hau da: goizez, 11:00etatik 14:00etara; eta arratsaldez, 17:00etatik 21:30era. Orain dela zortzi urte sortu zen Getxoarte, Arte Sortu Berrien Aretoa, arte proposamenik gazteenak erakusleiho bilakatzeko eta, era berean sortzaile berriek euren lana ezagutzera emateko asmoz. Gainera, artista gazteek esperientzia praktikoa dute Getxoarte eta bere lanetan interesa duten pertsonekin zuzeneko harremana izan dezaten, bai publikoko jendearekin, bai sektoreko profesionalekin. Horrela, modu natural eta profesionalean, parte hartzaileek, inolako oztoporik gabe, beren lanak gustuko duten ikusleekin hitz egin dezakete zuzenean. Argazkian, hainbat ume iazko Getxoarten.