Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren salaketa:
Beste behin ere Euskal Herrian Guardia Zibilak nahi bezala aritzeko duen inpunitate agerian utzi du gertaera honek. Kontrolak nahi dituzten lekuan jarri, nahi dituzten autoak gelditu eta nahi bezalako tratua ematen diete herritarrei. Kontroletan ohikoa da bortizkeria eta irainen erabileta, galdeketa politikoak egitea eta herritarrak mehatxatzea. Guardia Zibilei eta Euskal Herrira gerra egitera etorri ziren okupazio indar guztiei hemendik alde egiteko eskatzen diegu.