Bertxoko gazte "sariQeta" Hala Bedi irratiaren "Bertxoko" irratsaioak eta Arabako Bertsozale Elkarteak antolatutako sari "ganberroa" da. Jakina, Hala Bedik sariketako bertsorik onenak komentatzen ditu "Bertxoko" irratsaioan, eta Uriaren saioa hizpide izango dute, hilaren 9an emitituko duten programan. Saio hori, abenduaren 11n, 18:00etan, emitituko du Koska irratiak, ostiralero egin bezala.
Gasteizko saioan kantatutako bertsoen inguruan hainbat bideo zabaldu du jada Arabako Bertsozale Elkarteak. Hona hemen:
Gasteizko kanporaketan botatako agurren bideoa:
Gasteizko kanporaketan Jone Uriak, Enaitz Alustizak eta Ekaitz Samaniegok abestutako koplen bideoa:
Gasteizko kanporaketan Jone Uriak eta Enaitz Alustizak abestutako ofizioa:
Gasteizko kanporaketan Eneko Lazkozek egindako bakarreko lanaren bideoa: