
Hunkigarria izan da Ibatour 2009 Bodyboard Munduko Zirkuituko azken proba,
Euskal Herriko Surf Federazioak (EHSF) azaldu duenez. Izan ere, Gran Canariako El Confital olatuan izan da Eunate Agirre sopeloztarra, munduko titulua lortzeko asmoz lehiatzen. Zoritxarrez, titulua lortzeko zorian baino ez da geratu, arerio bikainak izan baititu azken txandetan; rankineko faboritoak, alegia. Horrela, hiru brasildar izan dira nagusi: Isabela Sousak lortu du garaipena, kanariar uretan. Bigarrena, Jessica Becker izan da. Azkenik, hirugarren gelditu dira Eunate Agirre eta Neymara Carvalho; bere arerio nagusiena duda barik. Gauzak horrela, Carvalho da, bigarren urtez, mundu txapelduna eta rankineko 2. geratu da Eunate. Gizonezkoetan, Diego Cabrerak menperatu du azken proba, baina Jeff Hubbard izan da berriro ere, mundu txapelduna. Argazkian, Eunate Agirre sopeloztarra Neymara Carvalho brasildarrarekin Ibatour 2009 bodyboard mundialerako prestatzen.