
Atzo, 22:15ak aldera, 27 urteko gizonezko bat atxilotu zuten, orain bi ostiral Bilboko Zazpi Kaleetan gertatutako eraso homofoboaren egilea delakoan,
Europa Press albiste agentzia espainolak zabaldu duenez. Euskal Herriko Gay-les Askapenerako Mugimenduak (
EHGAM)
zabaldu zuenez, hilaren 20an, gauean, Pilota kalean, elkarri laztanak egiten ari ziren bi gizon eraso homofobo baten biktima izan ziren. "Beste gizon batek eraso egin zien kuter batekin, aurpegian ebaki larriak eginez. Ondorioz, Gurutzetako ospitalera eraman zituzten, eta bertan jostura-puntu ugari eman behar izan zizkieten", azaldu zuen EHGAMek. Astebetera
argitu zuen Plentziako ezker abertzaleak, erasotuetako bat A.P.B. herriko laguna zela. Astelehen arratsaldean, eraso homofoboa salatzeko elkarretaratzea egin zuten Arriaga plazan. Europa Press-en arabera, hainbat delituengatik aurrekariak ditu bart atxilotutako 27 urteko gizonak. Oraingoan, lesio delitua egozten diote. Argazkian, erasotuetako bat, kuterraren ebakia aurpegian / © EHGAM.