Hemezortzi edukiontziri eta zortzi ibilgailuri su eman diete Leioan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko abe. 6a, 14:50

Ezezagunek 18 edukiontzi erre dituzte gaur goizaldean Leioan eta kalean aparkatutako zortzi ibilgailuk ere kalte handiak izan dituzte sutearen ondorioz, Eusko Jaurlaritzaren Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez. Ordu biak eta 2:20 artean izan da gertaera, Leioako erdigunean: edukiontziei su eman eta sugarrek inguruan zeuden ibilgailutan kalte handiak eragin dituzte. Eraikin baten kanpoko aldeak ere kalteak izan ditu. Suhiltzaileak, Udaltzaingoak eta Ertzaintza gertakaria izan den tokira bertaratu dira. Azken honek ikerketa abiatu du jazoeraren nondik norakoak ikertzeko, baina, lehen datuen arabera, ez dute uste kale indarkeria ekintza bat izan denik. Argazkian, 2008ko urriaren 12an, Berangon kiskalitako beste auto bat, garabi-kamioi batek garraiatuta.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun