
Atzo, larunbatarekin, gazte mugimenduak Durangon antolatu zuen “Errepresioaren aurrean, gazteok batera!” lelopeko
ekitaldia oso-osorik (mp3) zabaltzen dihardu
Koska irratiak. Uribe Kostako irrati librearen "Edukiontzia" saioak dagoeneko webgunean guztion esku jarri ditu Durangon gazteek egindako adierazpen politikoak, baita horien inguruan abestutako abestiak, bertsoak, olerkiak, rap-a edota dantzatutako aurreskua. Saioa borobiltzearren, Mikel Laboa eta Etxahun Lekueren doinuez apaindu dute 32 aulki huts izan zituen ekitaldia. Ekimenaren aurretik, milaka gaztek manifestazioan izan ziren Durangoko kaleetan, aurreko asteko sarekada salatu eta borrokan jarraitzeko konpromisoa agertu zutela. Internetez gain, uhinen bidez ere entzun ahal izango da "Edukiontzia"ren bigarren irratsaioa. Asteartean, eguerdiko 2etan izango da hori. Ondoren, honako errepikapena emango dute irratian: asteazkenean, 22:30ean. Argazkian, Itzubaltzetako gazte mugimenduak eta beste hamaika eragilek deitu zuten Durangora joatera.