
Azaroaren 20an Bilboko Zazpi Kaleetan gertatutako eraso homofoboaren harira, mozio bat erregistratu zuen udaletxean
Plentziako ezker abertzaleak, abenduaren 3ko osoko bilkuran, Udalbatzak eztabaida eta onar zezan. Espainiako Alderdiaren Legea aplikatuta, 2007ko udal hauteskundeetan Eusko Abertzale Ekintzak lortutako 228 boto baliogabetu eta 146 boto-paper eskuratu, eta PPri zinegotzia egoki zion Hauteskunde Batzordeak, "talde independentearen eta EAJren konplizitateaz", abertzale eta ezkertiarrek behin baino gehiagotan salatu dutenez. Plentziako ezker abertzaleak berak jakinarazi zuen
eraso homofoboa nozitutako pertsonetako bat A.P.B. herriko laguna zela. "Nahiz eta azaroaren 25ean ospatzen den Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunari buruzko deklarazio instituzional bat egin, arestian aipatutako mozioa ez zuten ezta erantzun ere egin. Gaia eztabaidatzen saiatu ginen, baina ezin. Honek frogatzen du Udal Gobernuaren hipokresia, behin baino gehiagotan salatu dugun moduan", adierazi dutenez. Ostiral gauean
27 urteko gizonezko bat atxilotu zuten aipatu erasoaren egilea delakoan. Argazkian, azaroaren 30ean eraso homofoboak salatzeko elkarretaratzea egin zuten Bilboko Arriaga plazan / ©
EHGAM.