Zirika Zirkus pailazoak ikusteko aukera izango da bihar Altzagan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko abe. 7a, 21:38

Bitxilore Aisialdi Elkarteak Umeentzako III. Jaia antolatu du astearte honetarako, abenduak 8, Erandion, "UK" aldizkariak Uk Agenda buletin digitalaren bitartez jakinarazi duenez. Gauzak horrela, goizeko 11etatik aurrera, Zirika Zirkus pailazoak ikusteko aukera izango dute etxeko txikiek, Altzagako kiroldegian. Gainera, ordaindu beharrik ez da izango sartzeagatik. Bolintxe pertsonaia oso erromantikoa da eta ilargiari lore sorta bat oparitu gura dio. Krispeta eta Loretsu lagunak, ze despistatua den jakinda, ez dute bakarrik utziko. Pailazoak eta gero, 12:00etatik 14:00etara, tailerrak egingo dituzte. Argazkian, Bolintxe eta Loretsu / © Zirika Zirkus.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun