Metroak badabiltza Larrabasterra eta Algorta artean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko abe. 8a, 17:55

Bizkaiko Garraio Partzuergoak (BGP) aurreikusitakoa baino egun bat lehenago amaitu ditu Bidezabalgo metro geltokiaren ondoan gurutze-trabes berria (trenbide-gurutze bikoitza) jartzeko lanak, Getxo aldeko Maidagan kaleko trenbide-pasagunea kentzeko egitasmoaren barruan. Asteburu luze honetan, trenaren ordez autobusa erabili behar izan dute Algorta eta Larrabasterrako geralekuen artean ibili diren bidaiariek. Aipatu lanak amaituta gaur bertan berrezarri du tren zerbitzua Metro Bilbao garraio enpresak. Argazkian, 2008ko bukaeran Metro Bilbaok bulegoa paratu zuen Algortako Bidezabalgo plazan, bertan herritarrei Maidagango pasonibelako lanei eta Getxon egitekoa den geltoki berriari buruzko informazioa emateko.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun