Olentzerori buruzko tailerraz gozatu ahal izango dute Barrikako neska-mutilek datorren abenduaren 19an. Barrikako Udalak sustatutako tailer horretan, txikienek eta ez hain txikiek Gabonetako postalak marraztu, Olentzerorentzako gutunak idatzi eta apainketarako faroltxoak eta kateak egiteko parada izango dute, besteak beste. Tailerra goizeko 11:00etatik eguerdiko 13:00etara izango da, Barrikako Udaletxean. Aurretik, baina, hainbat hitzordu dituzte Barrikako gaztetxoek. Esate baterako, bihar, ostegunarekin, Barrikako liburutegian (Txintxilandia, 2) egiten ari diren irakurketarako animazio tailerrak datorren urtera arte amaituko dira, baina agur esan aurretik txotxongilo tailerra burutuko dute, Barrikako 6 eta 12 urte arteko haur eta gazteen laguntzaz. Hitzordua 18:30etik 19:30era izango da. Argazkian, Mari Domingi eta Olentzero ume batekin iaz Leioan egindako agerraldian.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!