Bihar, osteguna, 13:00etan, Leioa eta Erandioko Campuseko Liburutegiko Hitzaldi Nagusiak Kontakizun Labur Solidarioen Lehiaketako sarien banaketa izango da. Lehiaketa
EHUko %0,7 Elkartasun Fondoak antolatu du unibertsitateko ikasle eta langileen artean elkartasunarekiko sentsibilizazioa bultzatzeko, eta horretarako kontakizun laburren gaitzat elkartasuna eta giza eskubideak jarri zuen. Hori dela eta, ekitaldia bihar, abenduak 10, Giza Eskubideen deklarazioaren 61. urtemugarekin batera, egingo da. Orotan, berrogei kontakizun aurkeztu dira, haietatik 30 espainolez eta hamar euskaraz. Hizkuntza bakoitzeko lanik onenak 400 euro irabaziko ditu eta erdia accesit bakoitzak. Azkenean, baina, 6 izango dira irabazleak. Euskaraz, lehengo saria ex-aequo Juan Iturbe Barrenetxearen
"Haizeak abestuko du nire historia" (pdf) eta Marta Gaztañaga Lakunzaren
"Aulkia eta itsua" (pdf) kontakizunek eskuratu dute. Accesita,
"Bukatu gabeko testu iruzkina" (pdf) Antonio Casado Da Rocharenak eraman du. Argazkian, Casado Da Rocha Balioen Filosofia eta Gizarte Antropologia Saileko ikertzailea / ©
EHU.