Getxoko Udaleko Berdintasuneko Zerbitzuak “Deskonekta zaitez tratu txarretatik” izeneko gida hasiko da banatzen hilabete honetan. Neskei eta mutilei tratu psikologikoak atzematera laguntzea du helburu Gidak. Idazkia Bilboko Deustu eta San Inazioko Modulo Psikosozialak egindako ikerketa baten ondorioa da. izan ere, ikertzaileek egiaztatu dute gazteek mota horietako tratuak atzemateko zailtasunak dituztela. Gida mezu zuzenak igorri nahi dizkie 14 urtetik gorakoei (normalean adin horretan hasten direlako harremanak mantentzen) hainbat komikiren, testaren, gomendioren, irudiren eta helbideren bidez. Berdintasuneko Zerbitzuak gidaren euskarazko 500 ale eta espainolezko beste 500 ale helaraziko dizkie udalerriko aisialdiko taldeei eta ikastetxeetan Eraldatzen tailerretan parte hartzen ari diren ikasleei. Ludotekan eta Gaztelekuan ere egongo dira.