Udalak 15.000 euroko inbertsioa onartu du bertoko ikastetxe publikoetan, ikastoletan eta Helduen Hezkuntzako taldeetan hezkuntza jarduerak sustatzeko. Horrela, Andra Mari, Juan Bautista Zabala, Larrañazubi, San Inazio, Zubilleta eta Romo herri ikastetxeei, Gobela eta Geroa ikastoleei eta Helduen Hezkuntza Iraunkorreko Ikastegi Publikoari guztira 7.627 euroko diru-laguntza emango zaie liburutegiak, eskulanak, kirol gaiak eta eskolaz kanpoko jarduerak eta osagarrizkoak bete ahal izateko. Zubileta eta Romo ikastetxe publikoek eta Julio Caro Baroja eta Artatza-Romo institutuek 3.000€ jasoko dute, subentzio gisara, ikasgela iraunkorretako jardueretarako. 2.818 euro izango dira “Adibidez” aldizkariaren 12. alearen argitalpenerako eta eskolaz kanpoko liburutegi-programen barnean irakurtzea sustatzeko dauden jarduerentzat, Zubileta, Larrañazubi, Juan Bautista Zabala, Romo, Andra Mari, San Ignazio eta Geroan. Azkenik, Mugabarik eta ECCA Romo elkarteek 1.602 euroko diru-laguntza jasoko dute gurasoen eskoletako ekimenak egiteko. Argazkian, San Inazioko eskola lanetan, Haurreskola dela eta.