Kultura Bonoa aurkeztuko dute bihar

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko abe. 9a, 21:23

Bihar, ostegunarekin, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Kultura Bonoa programa aurkeztuko du Bilbon Eusko Jaurlaritzako Blanca Urgell Kultur sailburuak. Sailak aurretik azaldu zuenez, bonoaren bidez erosleek 25 euroren truke 40 euroko kultur produktuak bereganatu ahal izango dituzte. Era horretan, +Euskadi 09 Planaren barruan, kultur industria eta merkataritza sustatu nahi ditu Jaurlaritzak. Dena den, Kultura Bonoak Gabonetako kanpainan eragingo badu ere, atzean eta baztertuta utzi du Euskal Herriko kultur azokarik garrantzitsuena, Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azoka, alegia. Biharko aurkezpenean Urgellekin batera, Pedro Martinez de Alegria Euskal Herriko Aurrezki Kutxen Federazioaren presidentea eta Alberto Surio, EITBren zuzendari nagusia izango dira. Argazkian, Blanca Urgell / cc-by-sa Sustatu.com.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun