Leioako Udaltzaingoak gizon gazte bat atxilotu du, gaur goizean, azken egunetan hainbat emakumeri ukituak egin dizkielakoan, Lamiakoko metro geltoki inguruetan. Udal bulegoetara eraman eta gero, J.F.T.S. 24 urteko erandioztarrak Astrabudua eta Getxon ere horrelako ekintzak burutu zituela ere aitortu du, tokiko iturrien arabera. Azaldu dutenez, duela 15 egun Leioako Udaltzaingoak Erandioko ertzain etxeko abisua jaso zuen, hainbat emakumek Lamiakoko metro geltokiaren inguruan erasotuak izan zirela, hain zuzen ere ukituak egin zizkien gazte batengatik. Horretaz gain, emakumeek gaztearen deskribapen zehatza egin zuten: 22 eta 30 urte ingurukoa, betaurrekoekin, altuera... eta denean bat zetorren, batez ere erasoak gertatu ziren ordutegia zehaztu zutenean (goizez, 7:00ak eta 8:00ak bitartean). Argazkian, emakumeenganako indarkeriaren kontrako elkarretaratzea Leioako Bulebarrean, azaroaren 25ean.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!